Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IDIAZABAL GAZTAREN JATORRIZKO DEITURA BABESTUAREN KONTSEILU ARAUTZAILEA
2006

IRAGARKIA, 2014ko martxoaren 5eko Osoko Bilkuraren Erabakiaren gaineko 1/2014 zk.ko Zirkularrari buruzkoa. Erabaki horren edukia: babestutako gaztaren gaineko eta kontraetiketak ematearen gaineko exakzio parafiskal derrigorrezkoak kalkulatzeko oinarriari buruzkoa, eta horiek biltzeari buruzkoa.

Kontseilu Arautzaile honetan Inskribatutako guztiei jakinarazten diegu ezen, ikusgai dagoela 1/2014 zenbakiko zirkularra, zeina 2014ko apirilaren 5eko Osoko Bilkuran hartutako erabakiei buruzkoa baita, hain zuzen ere, ondoko arauetan ezarritako exakzio parafiskalei dagokienez: 25/1970 Legeko 90. artikulua; Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduko 36. artikulua, eta 1993ko azaroaren 30eko Agindua. Zirkular hori leku hauetan dago ikusgai: Euskadiko eta Nafarroako Nekazari Ganberak, Kontseilu Arautzailearen bulegoa, eta Arkauteko Nekazaritza Etxaldea. Aipatu exakzioak jarraian zehazten dira:

1.– Babestutako gazten balioaren ehuneko 1eko exakzio parafiskalari dagokionez, Kontseilu Arautzailearen 2013ko apirilaren 12ko Osoko Bilkurak, 2104ko ekitaldiari doakionez, hein honetan finkatu du gaztaren balioa: 15,85 euro/kg.

Prezio errealei buruz operatzaileei kontsultarik egin barik, exakzio parafiskala kalkulatzea ahalbidetzeko bakarrik finkatu da prezio hori, betiere ezein informazio sentsibleren trukea baztertzeko, baldin eta informazio horrek jokabide kolusorioak erraztu ahal baditu, justuki Lehiaren Defentsari buruzko Legeko 1. artikuluan galarazitakoak.

Exakzioaren kalkulua errazteko, 15,85 euro/kg heineko oinarria honako hauei aplikatu zaie: gaztandegi bakoitzak prestatutako esne litroei, eta aurreko urtean (2013) inskribatutako gaztandegien bataz besteko errendimenduari, zeina, Kontseilu Arautzailearen estatistika-datuen arabera, babestutako gazta kilo bakoitzeko 6,21 litrokoa izan baitzen; eta hortik ondorioztatzen da: babestutako gazta egindako esne litro bakoitzeko 2,55 euroko balioa. Hortaz, babestutako gaztari doakion exakzioa hauxe da: babestutako gazta egindako esne litro bakoitzeko 0,0255 eurokoa.

2.– Idiazabal jatorria bermatzeko kontraetiketak emateagatiko exakzio parafiskalari dagokionez, Kontseiluaren osoko bilkurak haien balio faziala honako hein honetan finkatu du: milako 14,9072 euro. Hortaz, agiri horiek emateagatiko exakzio derrigorrezkoa hauxe da: milako 29,81 euro.

3.– Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduko 18. artikuluaren 5. paragrafoan ezartzen denez, «Erregelamendu honek emandako ezein eskubide baliatzeko, edo Kontseilu Arautzaileak ematen dituen zerbitzuen onurak izateko, artzaintzak edo instalazioak inskribaturik dituzten pertsona fisikoek eta naturalek eguneraturik izan beharko dute euren obligazioak ordaintzearena». Xedapen hori betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2009-02-26an egindako batzarrean, erabaki zuen ezen, inskribatutako gaztandegiei Idiazabal jatorria bermatzeko kontraetiketak honelaxe entregatuko zaizkiela: agiriok emateagatiko nahitaezko exzakzioa eta euren kostua ordaindutakoan, betiere pagatu behar dituen exakzio parafiskalen ordainketa eguneraturik badu eskatzaileak.

Era berean, 2010eko ekainaren 29an, Kontseiluaren Osoko Bilkurak zera erabaki zuen: Kontseilua Arautzaileak inskribatutako gaztandegiei emandako fakturak ordaintzeko, zenbait ordainketa era onartzea, betiere faktura ematen denetik harako 15 eguneko epearen barruan gauza badaiteke ordainketa.

Eta guzti horren berri ematen da aditzera, jende jakitun izan dadin, eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Arkauti (Araba), 2014ko apirilaren 4a.

Presidentea,

JOSÉ MARI USTARROZ.


Azterketa dokumentala