Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
2005

IRAGARKIA, Ermuko udalerriko Zarata-mapa estrategikoa behin betiko onesteari buruzkoa.

Udalbatzak 2014ko martxoaren 26an egindako ohiko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

«Udalbatzak 2013ko abenduaren 18an eginiko bilkuran Ermuko udalerriko zarata-mapa estrategikoei buruzko dokumentua hasierako izaeraz onetsi zuen.

Hasierako onespen-espedientea hilabetez jendaurrean ipini zen, 2013ko abenduaren 31ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (249. zk.), 2014ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (11. zk.), eta Korporazioaren iragarki-taulan, 2013ko abenduaren 20tik 2014ko otsailaren 17ra, biak barne, iragarkia argitaratuz. Informazio publikoko epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Aipaturikoa kontutan harturik, udal zerbitzu teknikoek eginiko txostena ikusita eta Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki dut:

Lehenengoa.– Ermuko udalerriko zarata-mapa estrategikoen dokumentua behin betiko onestea.

Bigarrena.– Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia argitaratzea.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari dokumentuaren ale bat bidaltzea».

Ermua, 2014ko apirilaren 8a.

Alkatea,

CARLOS TOTORIKA IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala