Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2001

IRAGARKIA, 20/2014-E administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Bizkaiko Ehiza Federazioak eta Arabako Ehiza Federazioak 20/2014-E zenbakiko prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela, Vitoria-Gazteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian (Adm. Auzien ZULUP), Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2013ko uztailaren 16an hartutako Akordioaren aurka (II. eranskina). Akordio horretan ebatzi zen izapidetzeko onartu eta ezestea Susana Zabala andreak, Iker Hidalgo Egurrola jaunak, Bizkaiko Ehiza Federazioak eta Club Deportivo de Caza Urkijok jarritako errekurtsoak, Euskadiko Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordeak, 2013ko apirilaren 24an, hartutako akordioaren gainekoak.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 14a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala