Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1999

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko bideratutako 1360/13 zenbakiko jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, finka bat inmatrikulatzeko 1360/13 jabari-espedientea bideratu da, Francisco Javier Aldama Gastiain jaunak eta Maria Victoria Aldama Gastiain andreak eskatuta. Hauxe da finka:

Etxe bat, Arroiabe herrian (Arrazua-Ubarrundia udalerria), beheko solairua, solairu bat eta sotoa dituena.

Katastroko erreferentzia:

301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 12 Partzela, 1 Eraikina, 1 Unitate Fiskala.

132. erabilera (etxebizitza-erabilerako landa-eraikina).

Azalera: 138,72 m

301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 12 Partzela, 1 Eraikina, 2 Unitate Fiskala.

211. erabilera (solairu batean, biltegi-lantegia).

Azalera: 25,50 m

301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 12 Partzela, 1 Eraikina, 3 Unitate Fiskala.

211. erabilera (solairu batean, biltegi-lantegia).

Azalera: 27,50 m

Partzelaren azalera, bai okupatua, bai guztizkoa, hauxe da: 94,86 m2.

Mugakideak:

I.– 301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 11 Partzela, Ricardo Pérez de Heredia Ruíz de Lezana jaunarena.

Errepidea.

H.– 301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 14 Partzela, Arrazua-Ubarrundia Udalarena.

E.– 301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 11 Partzela, Ricardo Pérez de Heredia Ruíz de Lezana jaunarena.

301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 14 Partzela, Arrazua-Ubarrundia Udalarena.

M.– Errepidea.

301 Poligonoa, 308 Etxaldea, 14 Partzela, Arrazua-Ubarrundia Udalarena.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu, eta beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten.

Halaber, honako hauei ere dei egiten zaie aipatutako epean espedientean agertu eta euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten: Rafaela Gastiain Ruiz de Azua andreari edo beraren kausadunei –finka berarengandik baitator eta katastroan bere izenean jasota baitago–, Ricardo Perez de Heredia Ruiz de Lezana jaunari edo beraren kausadunei, Arrazua-Ubarrundiako Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, finka mugakideen jabe diren aldetik, adierazitako inguruan ager dadin espedientean, egokitzat jotzen duena alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala