Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1998

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 393/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan, ebazpena eman da, eta idazpurua eta xedapenak honako hauek dira:

213/14 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Azza Nah Larosi.

Abokatua: Angela Saez Carranza.

Prokuradorea: Juan Fernando Setien Garcia.

Alderdi demandatua: Aziz Ben Mohamed Mamy.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, María Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 393/23 autoak ikusi ditut. Auzi-ihesean den Aziz Ben Mohammed Mamy-ren aurka, letratuaren laguntasunarekin eta Azza Nah Larosi-ren izenean aurkeztutako demanda dela-eta izapidetu dira auto horiek.

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Azza Nah Larosi-ren ordezkariak, Aziz Ben Mohammed Mamy-ren aurka, aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta ondorengo arauak ematen ditut:

– Amari ematen zaio XXXX alaba komunaren zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Bigarren zuzenbide-oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du aitak.

– Bien alabaren aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, aitak ordaindu beharrekoa, bere hileko diru-sarreren % 25ekoa, betiere hileko gutxienekoa 100 eurokoa izango delarik. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko da.

– Guraso biek, erdibana, ordainduko dituzte alaba adingabeak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Erregistro Zibil Zentralera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..............., ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aziz Ben Mohamed Mamy non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala