Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1997

EDIKTUA, 1/13 intzidente-auziaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: intzidente-auzia. 1/13.

Demandatzailea: Iñaki Garcia Alonso.

Abokatua: Javier Lampreabe Martinez.

Prokuradorea: Fernandez.

Demandatua: Izaskun Garcia Peregrina.

Gaia: elikagai-eskubidearen amaiera.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-27an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da Fernández prokuradoreak Iñaki García Alonsoren izenean eta ordezkari gisa jarritako demanda, Izaskun García Peregrinaren aurkakoa. Horregatik, amaitutzat jotzen da demandatuari aitortutako elikagai-eskubidea, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak aitortutakoa, 2005eko ekainaren 6ko 558/05 epaiaren bidez. Halaber, indarrik gabe uzten da demandatzaileari hilero 350 euro atxikitzea. Eta demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Izaskun Garcia Peregrina demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala