Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1990

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioa master unibertsitarioaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoak, uztailaren 2ko 861/2010 EDk aldatuak (2010-07-03ko BOE); eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz eta jasota ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Ekonomia Sozial eta Solidarioa master unibertsitarioaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko BOE), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai kasuan kasuko autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 20ko Aginduaren bidez (2013-10-09ko EHAA), baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 17ko Erabakiaren bidez, haien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2014-02-07ko BOEn argitaratutako Erabakia).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 Errege Dekretuko (861/2010 Errege Dekretuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Ekonomia Sozial eta Solidarioa unibertsitateko masterraren izaera ofiziala, honakoa hau:

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Ekonomia Sozial eta Solidarioa master unibertsitarioaren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2014ko martxoaren 17a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala