Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1987

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2007ko ekainaren 15eko Ebazpenean ikusitako akatsak zuzentzeko dena. Azken ebazpen horren bidez, agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Biologia Molekularra eta Biomedikuntza master unibertsitarioaren ikasketa plana argitaratzeko.

Akatsa antzeman dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen 2007ko ekainaren 15eko Ebazpenaren eranskinean. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen argitaratzeko Biologia Molekularra eta Biomedikuntza master unibertsitarioaren ikasketa plana (56/2005 ED) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (167. Zk., 2007ko abuztuaren 30a). Zuzenketa hau egin behar da testuan:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 167. zenbakian, 2007ko abuztuaren 30ekoan, 4858 orrialdean, ikasketa planaren eranskinean, honako hau agertzen da: «Unibertsitate Parte Hartzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Universidad Pública de Navarra». Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du hartzen parte masterrean eta, hortaz, ez da agertu behar aipatutako eranskinean. Ikasketa plana zuzendu egin da, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2014ko martxoaren 12a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

EE (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

nekane balluerka lasa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala