Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1986

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2013ko irailaren 4an EHAAn argitaratu zen goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Agindua.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. Eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala