Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1985

AGINDUA, 2014ko apirilaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Sestaoko 2. Jardun-Unitate Isolatua (JUI-2), Karrantza kalea, 1-4» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2000ko maiatzaren 26an, Sestaoko Txabarri-El Sol auzunea Zaharberritzeko Plan Berezia behin betiko onartu zuen.

Enplegu Eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduz, «Sestaoko 2. Jardun-Unitate Isolatua (JUI-2), Karrantza kalea, 1-4» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen otsailaren 25eko 19/2014 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Sestaoko Udalera bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesdunek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.

Interesdunek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariek bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzote eta beren kontura, perituek eta notario batek lagunduta ere azaldu daitezke.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren eskubide ekonomiko eta errealen titularrek bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, idatziz, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia, 85 – 6. solairua – 48011 Bilbo), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ordezkoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriarekin –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– bat eginez.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala