Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1982

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da oinarrizko mailako produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela 279 zenbakiko ikastaroko ikasleei eta maila kualifikatukoa 280 zenbakiko ikastaroko ikasleei emateko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Derioko Nekazaritza Eskolak «Bizkaiko nekazaritza-ekoizleak» oinarrizko ikastaroa eman du –279 zenbakidun ikastaroa–. Arkauteko Nekazaritza Eskolak «Arabako nekazariak eta saltzaileak» maila kualifikatuko ikastaroa eman du –280 zenbakidun ikastaroa–. Bi ikastaro horiek irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko maila– eta B zatian –maila kualifikatua– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira. Errege Dekretu horren bidez, lehenengo kasuan, B motako, eta bigarrenean, C motako txartelak lortzeko eskubidea ematen duen produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuko 18.1.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntzako gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak emateari, berritzeari edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa 279 zenbakidun ikastaroan parte hartu duten pertsonei, zein agertzen baitira ebazpen honen I. eranskineko zerrendan.

2.– Maila kualifikatukoa 280 zenbakidun ikastaroan parte hartu duten pertsonei, zein agertzen baitira ebazpen honen II. eranskineko zerrendan.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala