Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1980

457/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Aztertu egin da Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31eko 168/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Amaya de Allende Achalandabaso andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendaria izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala