Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1979

456/2014 EBAZPENA, apirilaren 10koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Joseba Koldo Mezcorta Echaurren jauna Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen da.

Aztertu dugu Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 167/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarra aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Joseba Koldo Mezcorta Echaurren jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Joseba Koldo Mezcorta Echaurren jauna Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala