Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1976

453/2014 EBAZPENA, apirilaren 10koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen.

Aztertu dugu Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 163/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Michol González Torres andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Michol González Torres andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Bilbao Eskualdeko Fakultatibo Espezialista Familiako Mediku lanpostu funtzionalaren 9522 plazaren jabea dena, Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko hautatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Michol González Torres andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendapenaK ondorioak izaten hasten den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, a 2014ko apirilean 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala