Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1975

AGINDUA, 2014ko apirilaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko otsailaren 27ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Idoia Diez Juaristi andrea Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 145).

Bigarrena.– Izendapen honek maiatzaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 23a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala