72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1768
IRAGARKIA, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren agindu bat jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, hasierako onespena eman zaio Bizkaiko Meatzaldea biotopo babestu izendatzeko den Dekretuaren proiektuari, eta entzunaldi eta informazio publikoko izapideari ekin.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren Aginduaren bidez, hasierako onespena eman zaio Bizkaiko Meatzaldea biotopo babestu izendatzeko den Dekretuaren proiektuari.
Beraz, dekretu-proiektuarekin, administrazioen eta ingurumena babesteko helburuak lortu nahi dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta informazioa jendaurrean jartzeko berrogeita hamabost egun naturaleko epea ireki, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aipatutako epean, dekretu-proiektuaren agiriak agerian geratuko dira, aztertzeko, bai Peñas Negras Ingurugiro Interpretaziorako Zentroan (La Arboleda-Muskiz baso-errepidean, 1,6 km Ortuella), bai helbide elektroniko hauetan:
– http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-u95/eu/contenidos/informacion_publica/inf_20140331090943/eu_def/index.shtml
– http://www.bizkaia.net/ingurumena
Interesdun guztiek aurkeztu ahal izango dituzte egoki deritzeten alegazioak, dekretu-proiektuaren edukiaren gainekoak, honako helbide honetan:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 4a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AMAIA BARREDO MARTÍN.