72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1763
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 31koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena..
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2014ko otsailaren 26ko Ebazpenak, antzerki denboraldiak eta antzerki birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Ebazpen horren 12.3 eta 13.1 artikuluek ezartzen dute, batetik, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, batzorde horren kideak izendatuko direla eta batzordearen osaera argitaratuko dela, eta, bestetik, Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egingo duela aipaturiko diru-laguntzak emateko. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
– Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.
– Bokalak:
a) Amaia Ibáñez andrea.
b) Alex Aginagalde López jauna.
c) Irene Larraza Aizpurua andrea.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.
Donostia, 2014ko martxoaren 31.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.