Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1757

AGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Nazaret BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertuta geratu da Donostiako «CPES Nazaret BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera handitzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 1074/2012 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, Gizarteratze arloko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abuztuaren 15eko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20004721.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Nazaret».

Titularra: Asociación Centro Cultural Nazaret.

Helbidea: Aldakonea, 36.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

  • «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloaren edukiera handitzea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

  • Batxilergoa:
  • «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.
  • Lanbide Heziketa:
  • Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
  • - «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
  • - «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Familia: Merkataritza eta marketina:
  • - «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Familia: Informatika eta komunikazioak:
  • - «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Familia: Gizarte eta kultur zerbitzuak.
  • - «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala