72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1755
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 26koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2013. urtean Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez egin zen.
2013ko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (219. zk.), argitara eman zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Agindua, Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena. Izan ere, 2013aren hasieran, lurralde historiko horretan izandako inguruabar klimatiko kaltegarrien eragina jasan zuten zenbait landa-bidek.
Agindu horren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan xedatzen denez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez, abeltzaintza-arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) argitaratuko dira agindu horren babespean esleitutako diru-laguntzak eskuratu dituztenen zerrenda eta esleitutako zenbatekoak, publikotasun-ondorioetarako.
Laguntzak esleitu, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean eta 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena). Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko 2013ko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez egin zen. Organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko da zerrenda, Interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.