Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1749

AGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, M.ª Jesús Esteban Alvarez andrea ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Osasun Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 124).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun Saileko Osasun Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari den M.ª Jesús Esteban Alvarez andrea kargutik kentzea (kodea: 520010; dotazioa: 124).

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2014ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala