Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1638

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoarena, «proTRANS» Hornitzaileen Sailkapen Sistemari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonala Sozietate Publikoa, Atxuri 6 kalea, 48006 Bilbao. Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es, telefonoa 94 401 99 00 eta faxa: 94 401 99 16.

2.– Sailkapen sistemaren helburua: iragarki honek mailak pilatzen diren lanen, produktuen eta zerbitzuen taldeak batzen ditu horretarako Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonala den Sozietate Publikoak, hornitzaileen erregistro datuen oinarria erabiliko du proTRANS, ura, energia, garraioak eta posta zerbitzuen sektoreetan kontratazio prozeduren koordinazioari buruzko 31/2007 Legearen aplikazio ondorioetara, eta era berean, bere kasuan, aplikagarria ere Lege horren hasieren azpitik dagoen kontratazioan. Ondorio bietara, ondorengo iragarkiak lizitazio deialdiaren balioa dauka.

Produktuak eta zerbitzuak, taldeen deskribapena:

1 Obrak eta instalazioak.

1.1 Trenbide eta azpiegitura lanak.

1.2 Obrak orokorrean.

1.3 Elektrifikatzea.

1.4 Instalazioak lokaletan eta eraikinetan.

1.5 Segurtasun instalazioak.

1.6 Trenbideko segurtasun instalazioak.

1.7 Ustiapen eta telekomunikazio sistemen instalazioak.

1.8 Geltokietako ekipamendu instalazioak.

1.9 Industria ekipamendu instalazioak.

2 Produktu orokorrak.

2.1 Materialak orokorrean.

2.2 Ekipo eta material elektrikoa.

2.3 Hodiak eta osagarriak.

2.4 Ekipo mekanikoak eta tailerreko ekipoak.

2.5 Segurtasuneko arropa, oinetakoak, eta segurtasuneko ekipo pertsonala.

2.6 Ibilgailu industrialak.

2.7 Energia, ura, olioak, gasak eta petroliotik birfintzetik lortutako produktuak.

2.8 Bulegoko materiala eta ekipoak eta hornidurak.

2.9 Ibilgailuen akabatu ekipamendua (komuna tren eta autobus sektoretan).

2.10 Geltokietako hornikuntzarako horniketa.

3 Tren sektoreko produktuak.

3.1 Material mugikorra.

3.2 Kutxa.

3.3 Bogie-ak.

3.4 Treneko ekipo pneumatikoa.

3.5 Treneko ekipo elektrikoa (nagusia eta laguntzailea).

3.6 Instalazio finkoetarako, trenbideetarako eta obratako materiala.

3.7 Trenbiderako bestelako hornidurak.

4 Autobuseko garraio sektoreko produktuak.

4.1 Autobusen hornidura.

4.2 Ekipo mekaniko elektronikoa.

4.3 Bastidorea.

4.4 Karrozeria eta akabatua.

4.5 Autobuseko garraio sektoreko beste hornidura batzuk.

7 Zerbitzu orokorrak.

7.1 Eraikinetako eta instalazioetarako mantentze lanak.

7.2 Informatikako, erreprodukzioko eta telekomunikazioko zerbitzuak.

7.3 Aseguru, banku, lege zerbitzuak eta horiekin erlazionaturikoak.

7.4 Higiene eta hondakinen kudeaketa zerbitzuak.

7.5 Alokairua, rentina, leasinga.

7.6 Zainketa eta segurtasuna.

7.7 Aholkularitza, ingeniaritza eta laguntza teknikoa.

7.8 Garraioak, bidaiak eta erlazionaturiko zerbitzuak.

7.9 Bestelako zerbitzu orokorrak.

8 Tren sektoreko produktu espezifikoak.

8.1 Material mugikorraren konpontze lanak.

8.2 Material mugikorraren mantentze lanak.

8.3 Bestelako tren zerbitzuak.

9 Autobusetako garraio sektoreko produktu espezifikoak.

9.1 Autobusen mantentze lanak.

9.2 Instalazioen mantentze lanak.

9.3 Autobuseko garraio sektoreko bestelako zerbitzu espezifikoak.

Aurreko talde bakoitzaren barruan sartuta dauden produktu eta Zerbitzu maila guztiak ezagutzeko, 5. puntuan adierazita dagoen helbidean produktuen eta Zerbitzuen kodea eska dezakezu, bertan maila bakoitzeko Azpitaldeak daude.

Ondoren CPV kode baliokideak erlazionatzen dira (Kontratu Publikoen Hiztegi Komuna):

09000000, 14000000, 18000000, 22000000, 24000000, 30000000, 31000000, 32000000, 34000000, 38000000, 39000000, 41000000, 42000000, 44000000, 45000000, 48000000, 50000000, 51000000, 60000000, 64000000, 66000000, 71000000, 72000000, 73000000, 79000000, 80000000, 85000000, 90000000.

3.– Operadoreek bete beharko dituzten baldintzak, sistemarekin bat etorriz: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalak, ondorengo enpresekin batera «Empresa Municipal de transportes de Madrid, S.A.», «Euskal Trenbide Sarea, S.A.», «Ferrocarriles de la Generalitat de Catalunya, S.A.», «Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, S.A.», «Ferrocarril de Sóller, S.A.»,«Metro Bilbao, S.A.», «Metro de Madrid, S.A.», «Metro de Málaga, S.A.», «Metropolitano de Tenerife, S.A.», «Transports Metropolitans de Barcelona (TMB, Ferrocarril Metropolitŕ de Barcelona, S.A., eta Transports de Barcelona, S.A.)» eta «Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M.», Hornitzaileen Erregistro Sistema Komun batean hartzen dute parte, horren izena: «proTRANS» da.

Hornitzaileen Erregistroa egiteko funtsezko ezaugarriak hartzen dira kontuan, eta batez ere, hala eskatzen dituzten produktuen kategoriekin erlazionaturik dituzten elementu pertsonalen, materialen, ekonomikoen eta teknikoen arabera egingo da. Hornitzaileak galdetegi bat bete eta eskatzen zaion dokumentazioa igorri beharko du, bai eta sinatutako aitorpena ere.

Galdetegian honako gai hauek aztertzen dira: konpainiari buruzko informazio orokorra eta Merkataritza Erregistroan edo baliokidean dauden datuak, harremanetako pertsona, ezinbesteko langileak eta langile kopurua, Enpresaren biltegiak eta produkzio zentroak, elkartutako Konpainiak, azken bi urteetako kontabilitate eta finantzaketa datuak, Bankua edo Bankuak, auditorea, laneko arriskuen asegurua, Kalitatea Ziurtatzeko sistemei buruzko informazioa, Ingurumenaren Kudeaketa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa, obra bakoitzerako informazio zehaztua, aukeratutako produktu zerbitzua (erreferentziak barne).

PproTRANS-erako sarrera beti dago zabalik interesaturik dagoen edozein hornitzailearentzat.

4.– Sailkapen sistemaren iraupen aldia: zehaztugabeko iraupena.

Sailkapen sistemaren Berrikuntza: bai. Baldintzak betetzen diren balioztatzeko beharrezko izapideak: Sailkapen Sistemaren baliotasun aldia eta Berritzeko Izapideak. Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalak erabilitako berezko sailkapen sistemak, mugagabeko iraupena dauka, eta baita Hornitzaileen Erregistroak ere (proTRANS) sistema horrek erabilita.

ProTRANS-en erregistratutako hornitzaileek izen ematea urtero berritu beharko dute aipaturiko Erregistroan, eskatutako informazioa eguneratuz, eta horretarako 5. puntuan adierazitako kontaktu helbidera zuzendu daitezke.

Iragarki hau prozedura negoziatuetarako edo mugatuetarako lizitazio deialdirako balio du. Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonal Sozietate Publikoak, proTRANS izeneko Hornitzaileen Erregistroa 2. puntuan aipatzen diren obren, hornikuntzen eta zerbitzuen taldeetan sartuta dauden mailetarako berezko sailkapen sistema bezala erabiliko du.

5.– Sailkapen sistemari buruzko informazioa: informazioa ondorengo honetan lor daiteke: Achilles South Europe, S.L. Unipertsonala, Madrilgo General Ramírez, 8-10, 1. solairua. Harremanetako pertsona: Erregistro Saila, E-28020 Madril, telefonoa: 91 426 49 35. Posta elektronikoa: spain@achilles.com, faxa 91 426 49 11. Helbidea Internet (URL): http://www.achilles.com

6.– Helegite prozedurak: helegite prozedurentzako ondorengo helbidera zuzendu Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalaren Kontratazio Organora zuzendu daiteke, Atxuri 6 kalea, 48006 Bilbao. Helegitea jartzeko epea indarrean dagoen legeak ezartzen duen gutxienekoa izango da.

7.– Informazio gehigarria:

ProTRANS sistemak lehen fase bat dauka, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonala den Sozietate Publikoaren aldez aurreko sailkapen prozesu aurretik. Konpainiak sailkapeneko fase gehigarriak ezar daiteke, eta horretarako irizpide gehigarriak ezar ditzake jarduerako sektore espezifikoetan.

Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonala Sozietate Publikoak proTRANS-eko erregistroa bere hautagaiak aukeratzeko oinarri gisa erabiliko du, urriaren 30eko 31/2007 Legearen barruan dauden eskaintzak aurkezteko orduan 2. puntuan aipatzen diren produktuen eta zerbitzuen artean dauden kategorietarako. Horrela denean, adjudikazio prozedura mugatuetan eta negoziatuetan eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesatuek, Baldintza Plegu Orokorretan eta Berezietan ezartzen diren baldintza zehatzen kalterik gabe, proTRANS izeneko Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistraturik egon beharko dute, dagozkien taldeetan edo azpi-taldeetan. Halere, porTRANS Erregistroan inskribaturik egoteak ez du bermatzen hornitzailea eskaintzak aurkezteko gonbidapena jasoko duten hornitzaileen zerrendetan egongo denik edo inskribaturik dagoen kontraturen bat eskuratuko duenik.

Ezarritako proTRANS Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistratutako enpresek, eskaintzen aurkezpenean, dagokion dokumentazio administraziotik salbuetsita egongo dira.

Litekeena da betebehar hori ez eskatzea aipatutako taldeen edo azpi-taldeen barruan egonik ere, kontratu mota bakoitzerako urriaren 30eko 31/2007 Legeak ezarritako zenbatekoa baino aurrekontu txikiagoa duten obrak, produktuak eta zerbitzuak esleitzeko.

Hala irizten dionean, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonala den Sozietate Publikoak, kontratu espezifikoen iragarkiak argitaratuko ditu aipatutako edozein kategoriatarako.

Bilbao, 2014ko martxoaren 25a.

Zuzendari nagusia,

IŃIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala