Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1637

IRAGARKIA, autobusez Larreineta eta Arboleda arteko bidaiarien hiri-garraio zerbitzua esleitzeari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu-mota.

a) Nolako kontratua: zerbitzuak.

3.– Kontratuaren deskribapen laburra.

a) Xedearen deskribapena: autobusez Larreineta eta Arboleda arteko bidaiarien hiri-garraio zerbitzua.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Epea: bi urte, urtebeteko luzapena egin ahal izango da.

4.– Lizitazio-deialdia.

a) Nola egin: eskaintza publikoen eskaeraren bidez.

5.– Bideratzea, prozedura eta nola esleitu.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Nola esleitu: lehiaketa publikoa.

6.– Kontratuaren esleipen-data: 2014ko martxoaren 14a.

7.– Esleipendun enpresa.

a) Izena: J.M. Vigiola, S.A.

b) Helbidea: Santa Julia auzoa, 30.

c) Herria: Gallarta.

d) Posta-kodea: 48500.

8.– Azpikontratazioa.

a) Ez da onartuko kontratuaren lagapena, eta horrela gertatzen bada, kontratua suntsitzeko arrazoi izango da.

b) Enpresa kontratistak bere lana egiteko azpikontratatzeko beharra badu, EuskoTreni jakinaraziko dio, idatziz, eta horrek egoki baderitzo, baimendu egingo du.

9.– Esleipenaren zenbatekoa: 384.779,90 euro (BEZa kanpo), bi urteko aurrekontu osoa.

10.– Eskumena duen organoa helegiteen prozedurarako.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa Kide Bakarreko sozietatearen Kontratazioaren organoa.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es

Helegiteak aurkezteko epea legeak adierazten duen laburrena izango da.

11.– Esleipen-irizpideak: honako kontratua baldintza-agirietan dauden irizpideen arabera esleitu da.

12.– Argibide gehiago.

a) Behin betiko fidantza: baldintza-agirien arabera.

b) Aldizkari ofizial ezberdinetako lehiaketa honen aurtengo lizitazio eta esleipen iragarkien argitalpen gastu guztiak: esleipendun enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko martxoaren 20a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala