67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1630
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita uko egin zaiola honako xede hau duen kontratua gauzatzeari: jarduera ekonomikoaren zenbait arlotan kontsumoa sustatzeko kanpainaren sormen-lana gauzatzea, jatorrizkoak sortzea eta publizitate-tarteak antolatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea (DEC 31/03/14).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 31/03/14.
d) Iragarkia zein aldizkaritan argitaratu den: 2014ko martxoaren 12ko EBAO; 2014ko martxoaren 17ko BOE, 65. zk.; eta 2014ko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2014ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako kontratua egiteari uko egin zitzaion. Izan ere, kontsumoa sustatzeko kanpaina horren xedea zen «Merkataritza Bonoak» izeneko laguntza-deialdiaren sormen-lana diseinatzea eta publizitatea egitea; baina, Merkataritza Zuzendaritzaren lehentasunak aldatu direnez, laguntza-deialdi hori ez da ekitaldi honetan egingo, eta, hortaz, zentzugabea litzateke deialdi horren gainean publizitate-kanpaina bat egitea.
Hori guztia jakitera ematen da herritar guztiak jakitun egon daitezen, betiere 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duena).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 28a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.