Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1629

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 246/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 246/11 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Lindorff Holding Spain, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Marco Antonio Alvarez Barraza.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman zen, 2014-03-06an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Navajas Saiz epaitegietako prokuradoreak Lindorff Holding Spain, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Marco Antonio Alvarez Barraza jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tronkoaren 4.951,20 euro ordaintzera interesik gabe; kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Marco Antonio Alvarez Barraza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko martxoaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala