67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1628
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 51/13 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 51/13 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Maria Crasucek eskatuta bideratu zen, Ioan Crasucen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
26/14 EPAIA
Epailea: Helena Antona Suena.
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hemezortzia.
Alderdi demandatzailea: Maria Crasuc.
Abokatua: M.ª Luisa Alza Arocena.
Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.
Alderdi demandatua: auzi-ihesean den Ioan Crasuc.
Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
EPAITZA
1.– Baietsi egiten dut Alberto Iguaran Telleria epaitegietako prokuradoreak eta Maria Crasucek aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Ioan Crasucen aurkakoa, eta dibortzioz ezkontza deuseztatzeko agintzen dut, hartarako legezko ondorio guztiekin.
Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira; ezkontideek elakarretarik aparte bici daitezke eta elkarbizitza-presuntzioa eten egiten da.
Ezkontzako ekonomia-erregimena deuseztaturik geratzen da.
2.– Honako neurri hauek ezartzen dira:
– Amari izendatu zaio adingabekoaren zaintza eta jagoletza.
– Adingabearekiko guraso-ahala, bi gurasoek edukiko dute.
– Semearekiko 150 euroko hileko mantenu-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du, hile bakoitzeko lehenengo bost egunetan, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.
Aurretik adieraziaz gain, eta bien semeak sor ditzakeen eta, noski, mantenu-pentsiotik kanpo gelditzen diren ezohiko gastuei dagokienez, bi gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte, izan ere, biek baitute guraso-ahala. Dena dela, egin beharreko gastua eta guraso bien adostasuna baloratu beharko dira. Honakoak bereiziko dira:
● Jatorri medikoa edo farmazeutikoa dutenak eta jatorri ludikoa edo akademikoa izanik, bi gurasoek adostasunez erabaki dituztenak edo, adostasunik ezean, judizialki onartu direnak, erdibana ordainduko dituzte.
● Jatorri ludikoa edo akademikoa izanik, bi gurasoen adostasunik edo baimen judizial gehigarririk ez duten gastuak, baimena ematen duenak ordainduko ditu, halakorik egonez gero.
3.– Jagoletzarik ez duen aitak ez du bisita erregimenik izango.
4.– Eremu nazionaletik ateratzeko debekua, salbu baimen judiziala badu, eta pasaportea emateko debekua, salbu baimen judiziala badu.
5.– Ez da kosturik ezarri behar.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Ioan Crasuc demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita lauan.
IDAZKARIA.