Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1623

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 90/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 90/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Natasa Vucinic eta Gojko Vucinic.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-03-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Josefina Llorente López prokuradoreak Kutxabank, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Gojko Vucinic eta Natasa Vucinicen aurkakoa. Horrenbestez, solidarioki 16.926,49 euro ordaintzera kondenatzen ditut, gehi demanda aurkeztu denetik dagozkion interesak.

Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau pertsonatu diren alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa prestatzeko edo aurkezteko, 50 euroko gordailua ezarri beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Natasa Vucinic eta Gojko Vucini demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala