Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1619

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 21/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu den 21/12 prozeduran. Paulo Alexandre Alves De Andrade jaunak eskatua izan da judizioa, Ingri Dayan Barrero Muñoz andrearen aurka, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta. Hauxe diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

94/13 EPAIA

Epailea: Monica Franco Izquierdo andrea.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Paulo Alexandre Alves De Andrade jauna.

Abokatua: Ana Isabel Varona Fernandez.

Prokuradorea: Esther Larrea Esnal.

Alderdi demandatua: Ingri Dayan Barrero Muñoz andrea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Mónica Franco Izquierdo Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko epaileak ikusi ditu, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, epaitegi honetan bideratu diren 21/12 autoak. Paulo Alexandre Alves De Andrade jaunak eskatu du judizioa, Esther Larrea Esnal epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Ana Varona abokatuak defendatuta; demandatua, berriz, Ingri Dayan Barrero Muñoz andrea izan da, zeina auzi-ihesean deklaratua izan baita.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Esther Larrea Esnal epaitegietako prokuradoreak, Paulo Alexandre Alves De Andrade jauna ordezkatuz, jarritako demanda; Ingri Dayan Barrero Muñoz andrea izan da demandatua, zeina auzi-ihesean deklaratua izan baita. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzioa dela medio, aipatu horien arteko ezkontza, legezko ondorio guztiekin.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena egiten denetik harako hogei eguneko epean. Bertan, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren urtarrilaren 10eko 1/2000 Legearen 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

EPAILEA. IDAZKARIA.

Eta Ingri Dayan Barrero Muñoz demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala