67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1618
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 26koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, argitaratzen da, 2013ko ekitaldian, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horren bidez, Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautu ziren.
Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren 13. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau,
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Merkataritza sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko urriaren 17ko Ebazpenean aurreikusitako 2013ko ekitaldiko laguntzen onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren Ebazpenari jarraikiz (ebazpen horren berri eman zaie honi erantsita doan zerrendako esleipendunei).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.
Merkataritzako zuzendaria,
JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.