Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1617

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 26koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Merkataritza Banaketaren Dinamizatzaileak prestatzeko diru-laguntzen programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan ezarri ziren laguntzei dagokienez, 2013 ekitaldian onuradunak izan zirenen zerrenda jakinarazten da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren 10. artikuluak 4. puntuan ezartzen duenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, eta 2013ko uztailaren 10eko Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen Ebazpenaren arabera, 2013ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da onuradunen zerrenda, zeina bere garaian interesdunei jakinarazi baitzitzaien.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala