67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 3 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
1613
AGINDUA, 2014ko martxoaren 17koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzeko dena.
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak, 4. artikuluan xedatzen du sail bakoitzean eta erakunde autonomo bakoitzean kontratazio-mahai bakarra sortuko dela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak (Ogasun eta Finantzetako sailburua egun) eta dagokion saileko sailburuak batera emandako agindu baten bidez.
Halaber, dekretu horretan honako hau ere aurreikusten da: sailaren konplexutasuna dela-eta beharrezkoa bada, sortze-aginduak –kontratuen funtzio-esparruaren edo lurralde-eremuaren arabera– osaera desberdina ezarri ahal izango du.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak berregituratu ziren; eta dekretu hura garatzearren, apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaz Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dira. Osasun-barrutiaren antolakuntzako araubide berriak beharrezko egiten du honako hau: saileko kontratazio-mahai berri bat sortzea, zehazki, egitura berriari eta jarduera-arloei egoitzen dena.
Hori guztia dela-eta, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak aurretiaz txostena emanda, hau
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Osasun Saileko Kontratazio Mahaia.
1.– Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari atxikita, Osasun Sailaren Kontratazio Mahaia sortzen da, zeinak –Osasun Sailak kontratatu behar dituen espedienteei dagokienez– honako jarduera-eremua eta funtzioak izango baititu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 5. eta 7. artikuluetan aurrekusitakoak.
2.– Kontratuen funtzio-esparruaren edo lurralde-eremuaren arabera, aipatu kontratazio mahaiak honako kideak izango ditu:
A) Kontratazio Orokorra.
Lehendakaritza: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako Kontabilitate eta Aurrekontuen zerbitzu-burua. Postu hori hutsik badago, kargudun hori kanpoan edo gaixorik izanez gero, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Osasun Saileko Aholkularitza Juridikoko arduradunetariko batek ordeztuko du.
Aholkulari juridikoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako Lege Aholkularitzako Zerbitzuko kide bat, zuzenbidean lizentziatu edo tituluduna, zeinak aholkulari juridikoaren funtzioak beteko baititu.
Idazkaritza: Kontabilitate eta Aurrekontuen Zerbitzuko funtzionario bat, hitz egiteko eskubidearekin, baina botoa emateko eskubiderik gabe.
Kontratazio Organoaren ordezkari diren bi kide, organo horrek izendatutakoak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari den kide bat; Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat; Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat, azken hori soilik zerbitzu eta ondasun informatiko eta telematikoei buruzko espedientetan; guztietan ere, bakoitzaren titularrak izendaturik, eta, betiere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.
B) Osasun-barruti baterako baino gehiagorako diren osasun-prestazioak kontratatzea.
Lehendakaritza: Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria. Postu hori hutsik badago, kargudun hori kanpoan edo gaixorik izanez gero, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzako Koordinazio Ekonomikorako zuzendariordeak ordeztuko du.
Aholkulari juridikoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako Lege Aholkularitzako Zerbitzuko kide bat, zuzenbidean lizentziatu edo tituluduna, zeinak aholkulari juridikoaren funtzioak beteko baititu.
Idazkaritza: Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Egitura Dekretuaren 7.2.d) artikuluan oinarriturik, kontratuak aurrekontuz gehien eragiten dion Osasun Barrutiko –zeinari kontratazio-espedientea izapidetzea tokatzen zaion– Lurralde Ordezkaritzako funtzionario bat izango da idazkaria; betiere, kontratazio-organoak izendatua, eta hitz egiteko eskubidearekin, baina botoa emateko eskubiderik gabe.
Kontratazio Organoaren ordezkari diren bi kide, organo horrek izendatutakoak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari den kide bat; Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat; Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat, azken hori soilik zerbitzu eta ondasun informatiko eta telematikoei buruzko espedientetan; guztietan ere, bakoitzaren titularrak izendaturik, eta, betiere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.
B) Osasun-barruti baterako diren osasun-prestazioak kontratatzea.
Lehendakaritza: Osasun-barrutiari zuzendutako osasun-zerbitzuak ematea kontratatzeko, kontratazio organo espezifikoak izendatutako funtzionarioa.
Aholkulari juridikoa: Lurralde Ordezkaritzako kide bat, zuzenbidean lizentziatu edo tituluduna, zeinak aholkulari juridikoaren funtzioak beteko baititu. Postu hori hutsik badago, kargudun hori kanpoan edo gaixorik izanez gero, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako Lege Aholkularitzarako Zerbitzuko kide batek ordeztuko du.
Idazkaritza: Lurralde Ordezkaritzako funtzionario bat, hitz egiteko eskubidearekin, baina botoa emateko eskubiderik gabe.
Kontratazio Organoaren ordezkari diren bi kide, organo horrek izendatutakoak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari den kide bat; Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat; Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari den kide bat, azken hori soilik zerbitzu eta ondasun informatiko eta telematikoei buruzko espedientetan; guztietan ere, bakoitzaren titularrak izendaturik, eta, betiere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.
2. artikulua.– Ordezkapenen Araubidea.
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 6.3 artikuluan eta 6.2 artikuluko lehen paragrafoan seinalatutakoak ez diren Kontratazio Mahiko kideei dagokienez, agindu honetan aurreikusi gabeko ordezkapenak eta berariaz egiten ez diren izendapenak: Osasun Sailburuak erabakitakoak izango dira. Izendapen horiek egiterakoan, bereziki begiratuko zaio izendatutako pertsonak ahalik eta gutxiena aldatu behar izateari, eta pertsona horiekikoak jasota geratuko dira espedientean.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu honek indarra hartzean izapideketan diren espedienteak honako hauek ebatziko dituzte: lehendiko araudietarik aplikatzeko denarekin bat organo eskudun direnek.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Agindu honek indarra hartzen duenean, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Osasun sailburuak 2002ko urtarrilaren 24an emandako Agindua indargabeturik geratuko da –agindu horren bitartez, Osasun Saileko kontratazio mahaia sortu zen–. Halaber, indargabetuko dira agindu honi aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 17a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.