Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1494

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatik zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraioetako sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, 1, Lakua 1, 7. Solairua, Donostia-San Sebastián kalea, Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala