61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1493
IRAGARKIA, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Meategiei buruzko uztailaren 21ko 22/1973 Legearen 53. artikuluan eta Meategiaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 72. artikuluan aipatutako lehiaketarako deialdia egiteko prozeduraren hasierari buruzkoa. Erregelamendu hori abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onartu zuen. Izan ere, prozedura Gipuzkoako Leintz-Gatzagako «Productos Léniz» izeneko gatz-lantegi zaharraren iturburuko uren meatze-aprobetxamenduaren eskariarekin lotuta dago, Industria eta Meategien Administrazioaren zuzendariaren 2001eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez bere mineraltasuna deklaratu baitzen.
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Meategiei buruzko uztailaren 21ko 22/1973 Legearen 53. artikuluan eta Meategiaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 72. artikuluan aipatutako lehiaketarako deialdia egiteko prozedurari. Erregelamendu hori abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onartu zuen. Izan ere, prozedura Gipuzkoako Leintz-Gatzagako «Productos Léniz» izeneko gatz-lantegi zaharraren iturburuko uren meatze-aprobetxamenduaren eskariarekin lotuta dago, Industria eta Meategien Administrazioaren zuzendariaren 2001eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez bere mineraltasuna deklaratu baitzen.
2.– Beraz, argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira legean ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskubidea eskatzeko eskaintzak, helbide honetan:
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako Meategien Zerbitzua, Donostia kalea, 01010, Vitoria-Gasteiz.
3.– Eskaintza horietan, sozietatearen helbidea edo lehiatzailearen izen-deiturak, bai eta bere auzotasuna eta helbide ere, lehiaketaren identifikazio-erreferentzia, behar bezala zenbakitutako bi gutun-azal itxirekin batera, eta gutun horietan adieraziko da nor den eskatzailea eta zein lehiaketarekin duten lotura.
Lehenengo gutun-azalak honako agiri hauek izan behar ditu:
Eskatzailearen jarduera-gaitasunari eta gaitasun juridikoari buruzko dokumentuak, eta ordezkaritza-gaitasunari buruzkoak, hala badagokio, egiaztatzen badute meatzaritza-eskubideen titular izateko ezarritako baldintzak betetzen dituela eskatzaileak, hala xedatuta baitago Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legean eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorrean (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onartua).
Bigarren gutun-azalak honako agiri hauek izan behar ditu:
Lur-sailaren azalera-eremua izendatzea, iturburuaren arrazoizko aprobetxamendua egin ahal izateko, eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 66. artikuluaren c) eta d) ataletan aipatutako dokumentuak.
– Aprobetxamenduaren aurreproiektua, goi-ingeniari edo meategi-teknikari batek sinatua, hor aipatuko baitira uren ezaugarri nagusiak, beren balizko aprobetxamenduaren ondorioetarako.
– Aurreproiektuak azalpen-memoria bat izango du, eta hor aipatuko da zer prozedura eta bitarteko erabiliko diren, talde teknikoaren ezaugarriak (eskatzaileak aurreikusitakoak), eta beren titulazioa, edo, hala badagokio, erakunde kontratuarena, aurreikusitako jardueren kronograma, egin beharreko inbertsioen aurrekontua, exekuzio-epea eta egoera-planoak eta egingo diren lanak.
– Bideragarritasunari buruzko azterlan ekonomikoa, eta horren barruan, sentiberatasunaren analisia eta eskatzailearen egoera ekonomikoaren adierazpen zehatza, horrek justifikatuko baitu proiektuari ekitea.
4.– Eskaintzen irekiera, iturburuaren aprobetxamendua eskatzeko eskubidea esleitzea eta, hala badagokio, aprobetxamendu-baimena izapidetzea Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 72. artikuluaren eta hurrengoen arautuko dira. Era berean, Meategiei buruzko Legearen 53. artikuluak dioenez, jasotako eskaintzen artean aukeratuko da baldintza zientifiko eta tekniko onenak eta abantaila ekonomiko eta sozial handienak eskaintzen dituena. Eskaintzen irekiera Mahai batek egiaztatuko du. Mahai horrek kide hauek izango ditu:
– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria, mahaiburua izango dena.
– Ogasun Saileko kontu-ikuskaria eta ordezkaria.
– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako Meategien ataleko burua, idazkaria izango dena.
– Era berean, zuzendaritzak izendatzen duen pertsona bertaratu ahal izango da, aholkulari tekniko gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 18a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.