Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1491

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 115/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 115/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Nyima Drammeh.

Abokatua.

Prokuradorea: Bravo.

Demandatua: Lasana Drammeh.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman da, 2014-03-03an, zeinaren xedapenak hauek baitira:

XEDAPENAK

Baietsi egiten da demanda. Horrenbestez, honako erregimen hau ezartzen da guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko:

1.– Adingabearen gaineko guraso-ahala amak bakarrik izango du.

2.– Zaintza eta jagoletza amari ematen zaio.

3.– Aitaren aldeko bisita-erregimenik ez da ezartzen.

4.– Aitak amari bere hileko sarrera garbien % 20 eman beharko dio, duenean, eta amak horretarako izendatzen duen kontuan sartu beharko ditu, hileko lehenengo bost egunetan.

Aurreko arautzeak ez du eragozten bi gurasoek, edozein unetan, itunak egin ahal izatea.

Alderdi bati ere ez zaizkio ezartzen kostuak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lasana Drammeh demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala