Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1490

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 618/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 618/11.

Demandatzailea: Asuncion Ada Ngomo Meñina.

Abokatua: Inmaculada Nistal Llamazares.

Prokuradorea: Asategui.

Demandatua: Martin Mbo Ela.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-03-13an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asategui epaitegietako prokuradoreak Asunción Ada Ngomo Meñina andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Martín Mbo Ela jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio; guraso-ahala, berriz, bi gurasoek izango dute.

2.– Mantenu-pentsioa: hilean, 100 euro, aurreratuta eta hileroko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoak, amak zehazten duen kontuan.

Pentsioa urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakunde ofizialak argitaratutako KPIren arabera.

Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, betiere aurretik gastu horiek era frogagarrian egiaztatu eta jakinarazi ondoren.

Prozesuko kostueninguruko erabakirik ez da hartu.

Eraman bedi ebazpenaren lekukotza auto nagusietara, eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banco Santarderren duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4688 0000 00 061811). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 2-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Honela, ematen, agintzen eta sinatzen dut nik, Cristina Navarro Gil andreak, Durangoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik. Fede ematen dut.

Martin Mbo Ela demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala