Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1488

EDIKTUA, 925/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Axa Seguros, S.A. sozietateak eskatuta, Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 925/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Jose Maria Uzkudunen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

52/14 EPAIA

Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Axa Seguros, S.A.

Abokatua: Aitor Guisasola.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia.

Alderdi demandatua: Jose Maria Uzkudun.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Lamsfus prokuradoreak Axa Segurosen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, José María Uzkudunen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut 690,85 euro ordaintzera, gehi 2013ko ekainaren 6tiko legezko interesak; kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Maria Uzkudun demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamalauko martxoaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala