61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1486
EDIKTUA, betebeharrei buruzko 1533/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1533/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Bilboko Sarrikue kaleko 4 zenbakiko Jabeen Erkidegoa.
Abokatua: Borja Gutierrez Ruperez.
Prokuradorea: Andikoetxea.
Demandatua: Jesus Chaos Soto eta Lourdes Suarez Lopez ezkontideen jaraunspen jasogabea.
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen, 2014-03-07an, eta honako hau dio hitzez hitz:
EPAITZA
Baietsi egiten dut, funtsean, Andikoetxea Gracia prokuradoreak Bilboko Sarrikue kaleko 4 zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda, Jesús Chaos Soto eta Lourdes Suárez López jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua solidarioki kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera:
– Mila seiehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (1.679,97), tronkoarenak.
– Legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik aurrerakoak eta egun horretan zorretan zen zenbatekoaren gainekoak, nahiz horiek aurrerago sortutako zenbatekoen gaineko interesak, sortzen diren egunetik aurrerakoak, epaia eman zen egunera arte, ebazpen honen egunetik aurrera bi puntu gehituta.
– Sortutako kostuak.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dut.
Jesus Chaos Soto eta Lourdes Suarez Lopez ezkontideen jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.