61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1484
EDIKTUA, 44/14 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia (5. Sekzioa).
Errekurtsoa: 44/14, apelazioa, prozedura arrunta.
Alderdi apelatzailea: Construcciones Zabaldu, S.L.
Alderdi apelatua: Cobloba Bi, S.A.
Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:
Partez baiesten dut Tejada Fernandez prokuradoreak Construcciones Zabaldu, S.L.en izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile andreak 2013ko martxoaren 18an 679/11 judizio arruntaren autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Hori dela eta, ebazpen hori errebokatu egin behar dugu, eta beste bat eman haren ordez, Tejada Fernandez prokuradoreak Construcciones Zabaldu, S.L.en izenean eta ordez eta Cobloba Bi, S.A. auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda partez baietsiko duena. Horregatik, demandatua kondenatzen dugu auzi-jartzaileari 33.791,65 euro ordaintzera; kopuru horrek berandutza-interesak sorraraziko ditu interpelazio judiziala egiten denetik. Hori dela eta, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 576. artikuluaren prozesu-interesak aplikatu beharko dira, ebazpen honen egunetik aurrerakoak, eta bi auzialdien kostuak ez dira berariaz ezarriko. Alde bakoitzak bere kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak ere bai, halakorik badago, erdibanaturik.
Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.