61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1482
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (24/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (24/2014 prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenaren aurka aurkeztu da. Azken ebazpen horren bitartez, 2013ko irailaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak ezetsi egin dira. Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, prozeduran bederatzi eguneko epean ager daitezen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2014ko martxoaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.