Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1481

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 20koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 451/2014 prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi- errekurtsoari dagokion CON-079-2014-X administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea Epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 451/2014 prozedura laburrean izapìdetzen den auzi-errekurtsoari dagokion CON-079-2014 administrazio-espedientea igor dakiola eskatu du, Epaitegi horretan izapidetzen ari den 451/2014 prozedura laburrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebazteko. Auzi-errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Agindua, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira demandatu gisa ager daitezen –451/2014 prozedura laburrean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala