Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1479

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, zeinen bidez zabaltzen baita Gaitek, Nets, Etortek eta Etorgai laguntza-programen babespean -2013ko deialdiari dagozkienak- diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea.

Gaitek, Nets, Etortek eta Etorgai laguntza-programen babespean -2013ko deialdiari dagozkienak- diruz lagundutako jarduerak martxoaren 31n justifikatu behar dira, xedapen arautzaileetan eta horiek aplikatzeko egintzen arabera.

Ikusirik programa horien onuradunen kopuru zabal batek programa horien babespean egindako eta diruz lagundutako gastuak justifikatzeko epea luzatzeko aurkeztutako eskabideak -2013ko deialdiari dagozkienak- eta aintzat hartuta emate-erabakien ebazpenean eta jakinarazpenean gertatu den atzerapena, beharrezkoa da justifikazio horiek burutzeko epea luzatzea.

Gaitek eta Nets programen agindu arautzaileen 23.2.a) artikuluen, Etortek programaren 20. artikuluan eta Etorgai programaren 19. artikuluan aurreikusten da Teknologia Zuzendaritzak -egun, Teknologia eta Estrategia- burutzapen-epeak luzatzeko aukera, egokia da diruz lagundutako jarduerak Administrazio honen aurrean justifikatzeko epea zabaltzea, hain zuzen ere, 2014ko maiatzaren 31 arte.

Bestalde, eta erakunde onuradunen kopurua ikusirik, beharrezko irizten zaio ebazpen hau jakinarazteari, berau EHAAn argitaratuz, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoagatik, eta aurreko gogoetak ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- 2014ko maiatzaren 31 arte luzatzea jarraian zerrendatzen diren aginduetan araututako laguntza-programetan xedatutakoaren babespean -2013ko deialdiari dagozkienak- diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko agiriak Administrazioari aurkezteko epea:

1.- 2008ko azaroaren 27ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita produktu berriak garatzeko proiektuak burutzeko programa. Gaitek programa.

2.- 2008ko azaroaren 27ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak laguntza programa. Nets programa.

3.- 2002ko urriaren 7ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita ikerketa estrategikoak egiteko laguntzak emateko programa. Etortek programa.

4.- 2011ko azaroaren 30eko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa. Etorgai programa.

AZKEN XEDAPENA.- LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA.- BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala