42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1041
EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeari buruz bideratutako 1408/12 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, M.ª del Mar Laguna Pérezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, ediktu hau ematen dut:
EDIKTUA
Jakinarazten dut epaitegi honetan 1408/12 espedientea bideratu dela, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Pilar Diaz Garcia andrea testamentua egin gabe hil zen, Bilbon, 2012ko ekainaren 19an. Hori dela eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu dute kausatzailearen honako laugarren mailako ahaide hauek: Ramon Foronda Garcia, M.ª Luisa Forondo Garcia, Blanca M.ª Querejazu Garcia, Amador Garcia Garcia, Julia Garcia Garcia, M.ª Jesus Garcia Aceña, Jose Antonio Garcia Aceña eta Jose M.ª Angulo Garcia. Gaur hartu den ebazpenean honako hau erabaki da: kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako edo gehiagoko eskubidea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera; eta, ohartarazten zaie ezen, esandakoa egiaztatzen ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 31.
IDAZKARIA.