42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1038
EDIKTUA, 39/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 39/13 apelazio-errekurtsoa, familia.
Errekurtsogilea: Ali Laassairi.
Abokatua: Andres Hernando Iñaki.
Prokuradorea: Asuncion Hurtado Madariaga.
Alderdi errekurritua: Bizkaiko Foru Aldundia, Raquel Gonzalez Tejada eta Ministerio Fiskala.
Auzigaia: guraso-ahala kentzeari buruzkoa.
Judizio horretan, epaia eman zen 2013-05-10ean, eta honakoa da epaitza:
Ezetsi egin dut Asunción Hurtado Madariaga prokuradoreak –Ali Laassairi-ren izenean eta ordez– aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, hau da, 853/10 prozedura arruntean, 2011ko ekinaren 3an, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak emandako Epaiaren aurkakoa. Beraz, ebazpen hori berresten dugu. Eta errekurtsoko kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Auzi-ihesean den Raquel Gonzalez Tejada demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko otsailaren 13a.
IDAZKARI JUDIZIALA.