42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (3370 KB - 85 orri.)
- EPUB (5202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1032
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2013ko irailaren 25eko bilkuran hartua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko eta Sozietate Publikoen Kontuak 2010eko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2013ko irailaren 25a egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Euskal Autonomia Erkidegoaren Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko eta Sozietate Publikoen Kontuak 2010eko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.
HKEEren idazkari nagusia,
TERESA CRESPO DEL CAMPO.