41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1020
EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 1507/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Raquel Perez de Lazarraga Villanuevak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik,
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, etendako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gaineko 1507/13 prozedura bideratu dela, Kepa Lizarralde Madina jaunak eta Iban Lizarralde Madina jaunak hala eskatuta, honako finka honi dagokionez:
landa-finka: baserri bat da, Unzuetagainan dagoena (Aramaio), eta mugakide hauek dituena: A) Iparraldean eta mendebaldean, Victoria Garay Lizarralde andrea, 4. poligonoko 77. partzelako titularra. B) Hegoaldean, errepidea. C) Ekialdean, Francisco José Aguirre Legarda jauna, 4. poligonoko 73. partzelako titularra.
Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago finka: artxiboko 405. liburukian, Aramaioko 10. liburuan –564 zenbakiko finka–, 107. folioa, 1. inskripzioa.
Ediktu honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain zuzen ere espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.