41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARRASATEKO UDALA
1014
IRAGARKIA, «Lehen udaltzainen koordinatzailea» lanpostua merezimendu-lehiaketa espezifikoaren bidez hornitzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.
2014ko urtarrilaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (20. zenbakia) argitaratu ziren Arrasateko Udalaren «Lehen udaltzainen koordinatzailea» lanpostua merezimendu-lehiaketa espezifikoaren bidez hornitzeko oinarri-arauak
Eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaleko web orrian argitaratuko dira.
Arrasate, 2014ko otsailaren 4a.
Alkatea,
INAZIO AZKARRAGAURIZAR.