41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1011
27/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Imanol Zubizarreta Arteche jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta Batzorde horrek erabili behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Imanol Zubizarreta Arteche jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.