35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
855
IRAGARKIA, ETS-rako NAS erreplikatutako bi sistemaren hornikuntza eta instalazioari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: ETS-rako NAS erreplikatutako bi sistemaren hornikuntza eta instalazioa.
c) Loterik: ez.
d) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2013ko azaroaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 226. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita hamar mila (90.000) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2014ko otsailaren 5a.
b) Esleipenduna: Ibermatica, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita sei mila zortziehun eta laurogeita bi euro hogeita hamabost zentimo (66.882,35), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) hilabete.
6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbo, 2014ko otsailaren 12a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.