35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
849
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1287/13 adiskidetze-prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1287/13, adiskidetzea.
Demandatzailea: Telefonica Moviles España, S.A.U.
Abokatua: Maria Angeles Fernandez Santiago.
Prokuradorea.
Demandatua: Ana Prados Mateo.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan dekretua eman da 2013-11-28an, zeinaren idazpurua eta xedapen-zatia honakoak baitira:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bakarra.-13/2009 Legaz aldatutako 1881eko PZLko 471. artikuluak ezartzen duenez, «Parteek adostasunera ailegatuko balira, idazkari judizialak dekretua emango du edo bake-epaileak autoa emango du adostasun hura erabaki eta onartzeko eta jarduketak artxibatzeko».
Kasu honetako egitatezko baldintza aplikatuaz, adiskidetze-aktan jasotzen denez parteek adostasuna lortu zuten, eta bertan honako hau xedatu zuten: «adiskidetuak onartu egiten du 2012ko iraileko eta urriko fakturak (114,03) euro ordaintzea, hain justu ere abenduaren 1etik 5era bitartean eta kontu honetan BBVA 01823994080011487008; ez du errekonozitzen azaroko faktura zorrean duela, izan ere, uste du iraute-konpromisoa bete duela, eta egintza honetan egindako akordioa betetzeko obligazioa hartzen dute parteek.»
Eta hura adiskidetze-orriaren edukiari dagokiola egiaztatu delarik, bidezkoa da adiskidetze-prozedura hau amitutzat jotzea.
XEDAPENAK
2013ko azaroaren 28ko aktan jasotako zehaztapenekin burutu eta gauzatutako adiskidetze-egintza onartzen da, eta, hortaz, artxiba bitez egintzak.
Ana Prados Mateo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.