35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
848
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1454/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1454/13 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Iñaki Garate Buenechea eta Axa Seguros Generales, S.A.
Abokatua: Federico Saracibar Serradilla eta Federico Saracibar Serradilla.
Prokuradorea: Gomez eta Gomez.
Demandatua: Danilo Javier Velasco Lascano.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-05ean, eta honako hau da haren epaitza:
«Baietsi egiten dut Iñaki Gárate Buenechea jaunak eta Axa Seguros, S.A. aseguru-etxeak diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda, Danilo Javier Velasco auzi-iheslariaren aurkakoa (AIZ: X9035144P). Demandatzaileei Gómez prokuradoreak eta Ibáñez de Garayo letratuak lagunduko diete. Beraz,
Danilo Javier Velasco jauna kondenatzen dut Axari 781,97 euro ordaintzera, eta Iñaki Gárate Buenechea jaunari 180 euro, gehi diru-zenbateko bakoitzak 2013ko azaroaren 5etik epazpen honen egunera arte sorrarazitako legezko interesa.
Hargatik eragotzi gabe PZLko 576. artikuluaren interesak ezartzea, epai hau betearazi behar bada.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut».
Danilo Javier Velasco Lascano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 5a.
IDAZKARI JUDIZIALA.