Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
847

EDIKTUA, 988/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizenak,

Fede ematen dut:

988/13 berehalako falta-judizioaren gainean, epaia eman da, eta hau dio:

«119/13 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita hamarra.

Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, guardia funtzioetan ari naizelarik, ikusi ditut ebasketa-falta dela-eta epaitegi honetan bideratutako 988/13 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: Fiskaltza; salatzaileak, Ertzaintzako 17103 zenbakidun agentea; eta salatua, Muriel Jiménez Hernández.

EPAITZA

Ordena publikoaren aurkako falta baten egile denez (ZK, 634. artikulua), Muriel Jiménez Hernández kondenatzen dut egunean 6 euroko kuota ordaintzera, 35 egunetan (210 euro orotara). Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du. Kostuak ere kondenatuari ezartzen dizkiot, berariaz».

Eta Muriel Jiménez Hernándezi jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala